Ondo jokatuta eta ondo merezita, beste bost puntu Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Hernanik 33-22 irabazi dio Gernikari, eta bonus eta guztiko garaipena lortu du iazko hirugarren sailkatuaren kontra

Partidua aurretik hasi, eta aurretik bukatu du Hernanik, eta ondo merezitako garaipena lortu Gernikaren kontra. Aurrez esan zuten moduan jokatu dute hernaniarrek, baloia eskura emanez eta azkar mugituz. 3-0 aurreratu, 3-5 galtzen jarri, eta 10-5 aurreratu dira berriz berehala. Hortik aurrera hernaniarrak nagusi: 15-5, 20-5, 25-5, 25-10 eta 30-10 deskantsura. Bigarren zatia gogorragoa izan da. Saiatu dira bizkaitarrak, baina ondo eutsi die Hernaniko talde gazteak. 30-15, 33-15, 33-22. Bi taldeek bonusa, 4na entsaio egin dituztelako. Hernanik 5 puntu etxerako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!