Euskal Herriko, iparraldeko eta hegoaldeko 9 abeslari eta musikarik Egunsentiaren kantak proiektua osatu dute eta gaur Donostian eskainiko dute emanaldia. Victoria Eugenia antzokian izango da 20:00etatik aurrera. Proiektuaren parte dira hiru musikari hernaniar: Joxan Goikoetxea, Iosune Marin eta Alan Griffin. Txema Garces eta Oriol Flores ere musikari lanetan ariko dira. Ahotsa berriz, Pier Paul Berzaitz, Magali Zubillaga, Estitxu Pinatxo eta Erramun Martikorenak jarriko dute. Emanaldi hau maiatzean estreinatu zuten Hernanin eta sekulako arrakasta izan zuen.
Beste bi emanaldi
Goikoetxearen Aztarna proiektuak bultzatuta sortu da gaurko emanaldia eta beste bi ere izango dira: urriaren 20an, Gau beranduan (Donostian) eta urriaren 26an, Sortuko dira besteak (Hernanin).