Gorka Armentia, txapeldunorde

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Joan den igandean, Gipuzkoako Kopa jokatu zen Hernaniko K2A jate­txean eta Gorka Armentia hernaniarra bigarren postuan geratu zen. De­nera, 32 dardolari sailkatuek hartu zuten parte eta Joseba Unanue oriotarrak bereganatu zuen aurreneko postua. Gorka Armen­tia bigarren izan zen eta Raul Hernandez zarauztarra hirugarren. Emaitza horiei esker, Gipuzkoako selekzioarekin parte hartuko du Armentiak. Nafarroako selekzioaren aurka jokatuko dute azaroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!