Roman azkarrena korrika, eta Montes patinetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Joan den igandean, 5 Milia Buru Osasunaren alde izeneko lasterketa jokatu zen Donostian (8km). Korrika, Sergio Roman izan zen azkarrena (00:24:48) eta Ibai Alba hirugarren izan zen (00:25:37). Emaku­mee­tan, Karen Ortiz de Guinea ere hirugarren izan zen (00:31:28). Roller modalitatean ere parte hartzeko aukera izan zen eta Nagore Montesek irabazi zuen (00:18:38). Hernaniarra, Txema Garagarzaren aurretik sartu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!