Osinalde Bola Txapelketa jokatuko da gaur Gabirian. 16:30etatik 17:30etara izango da izen ematea. Sari ugari banatuko dituzte: aurreneko 5 onenentzat, herriko 3 onenentzat, 2 gazte onenentzat eta emakume onenarentzat. 6koa baino haundiagoa jotzen duenak, berriz, odolki sorta irabaziko du. Horrez gain, bi saski zozketatuko dira saririk jaso ez dutenen artean. Beraz, zaila izango da saririk gabe bueltatzen!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!