Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia martxan da eta aurten, Hernaniko bertso eskolako 8 ordezkarik hartuko dute parte. 7 kide bertsotan ariko dira: Maialen Lujanbio (egungo txapelduna), Unai Agirre, Iñaki Zelaia, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu. Aritz Zerain berriz, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta buru-belarri ariko da txapelketa osoan.
Agin Laburu, gaurko
kanporaketan
Gaur, txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da Markina-Xemeinen eta bertan izango da Agin Laburu. Kanporaketa 17:30etatik aurrera izango da, udal pelotalekuan. Gainerako bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita. Laburuk, aurreneko aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian.
Egungo txapelduna eta
esperientzia haundiko
bertsolariak
Hernaniko bertso eskolak ez du nolanahiko ordezkaritza izango. Izan ere, Maialen Lujanbio egungo txapelduna da eta Aitor Mendiluze azken txapelketako (2009) finalistetako bat. Iñaki Zelaiak eta Jexux Mari Irazuk, berriz, 5 aldiz hartu izan dute parte Txapelketa Nagusian eta Unai Agirrek lautan. Beñat Gaztelumendik ere, bere adinerako ibilbide ederra egina du. Gipuzkoako azken bi txapelketetan bigarren egina da eta aurten, bigarren aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian.
Datorren asteburuan, lau
Gaur zortzi, Iñaki Zelaiak hartuko du parte Hendaiako kanporaketan eta igandean, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, Altsasun.
Aitor Mendiluze finalaurrekora pasako da zuzenean eta Maialen Lujanbio finalera.