Sei gazte dira, Senegal, Maroko eta Donostiakoak, eta gaur Hernanin izango dira, arrazakeria salatu asmotan. Horretarako festa bat antolatu dute Atsegindegin, 10:00etatik 14:00etara, eta hainbat ekitaldiren artean, beraiek egindako bideoklip bat eta film labur bat aurkeztuko dituzte. Pelikula eta bideo klipa 11:45etan aurkeztuko dira.
‘Oyenos’ eta ‘Tu decides’
Europar Batasunaren laguntza jaso dute gazte hauek bi lan horiek egiteko. Bai kantua eta bai pelikula, biak arrazismoaren kontrakoak dira. «Zerbait egin nahi genuen gai horrekin. Jendeak gurekiko dituen aurreiritziak sentitu egiten ditugu, eta horrelako lan batekin aldaketa bat bultzatu nahi dugu, jendea kontzientziatu, gauzak ez direla horrela».
Urtebeteko lana eta gero, dagoeneko bukatuta daude bi grabazioak, eta aukera izango da gaur ikusteko, Atsegindegin. Interneten ere ikusi litezke, youtuben: oyenos alwan edo tu decides alwan testuak idatzita.
Goiz guztian, graffitiak, tailerrak, kontzertuak...
Goizeko 10:00etan hasiko da festa, graffiti eta txapa tailerrarekin. 11:00etan kontzertua: Rolo y Monqui. 11:45etan Aurkezpen ofiziala. 12:00etan kontzertua: Resistencia. Horti aurrera mikro irekia eta janaria.