Hernaniko Berrerabilpen zentroan tailer berezi batzuk antolatu dituzte. Urrian zehar, puntua eta gantxilloa ikasteko aukera izango da. Honakoa, aukeratu duten leloa: Gure puntazoa, engantxatu gantxilloari. Urriaren 16an hasita, astearte eta ostegunetan izango da 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 65 euro. Izenematea urriaren 12an bukatzen da. Horretarako: 661 331 113 / 682 741 366 edo berrera2@gmail.com.