29 hernaniar omenduko dituzte urriaren 27an eta bazkarira joateko izen ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Gipuzkoako Odol Emaileek urteroko festa antolatu dute urriaren 27an. Bertan, omenduko dituzte 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten odol emaileak. Hernaniarrak 29 izango dira. Aurten gainera, Hernaniko ordezkaritzak du ardura, festa antolatzekoa. Ohi bezala, intsigniak eta diplomak banatu ostean, bazkaria egingo dute. Urmietako Oianume jatetxean izango da eta bazkaritara joateko izena eman behar da herriko ordezkaritzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!