Kirola egiteko, etorkizuneko beharrak zeintzuk diren aztertuko dituzte gaur.

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Kirola edo jarduera fisikoa egiteko, Hernanin zer hobetu litekeen eta zer behar dauden aztertzen ari da Udala. Parte hartze prozesu bat jarri du martxan kirol talde, elkarte eta herritarrekin eta joan den larunbatean izan zen aurreneko bilera. Gaur izango da bigarrena, 09:30etatik aurrera, Biterin. Etorkizuneko beharrak aztertuko dituzte. Aurreko astean, 30 lagun elkartu ziren eta Udalak oso balorazio positiboa egin du: «Aniztasuna izan zen nagusi eta taldeez gain, norbanakoak ere gerturatu ziren. Gainera, bertaratutako guztiek hartu zuten parte». Ateratako ondorio batzuk: kirola dexente praktikatzen dela eta instalazio dexente daudela, baina aldi berean, nahiko zaharkituak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!