Valtierrako duatloia irabazita bukatu du denboraldia Albak eta Saltokik fitxatu du

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Aurreko larunbatean Valtierrako duatloia (5 km korrika, 22 km bizikletan, 2,5 km korrika) irabazi zuen Ibai Alba hernaniarrak. Aste bat lehenago berriz, bigarren geratu zen Mutrikuko triatloian. Triatloi eta duatloi denboraldia bukatu da, otsailean hasiko da berriz, eta Albak jakinarazi duenez, Saltokik (Nafarroa) fitxatu du datorren urterako. «Espainia mailako talderik onenetarikoa da eta oso pozik nago», dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!