Albokaren 28 urtetako ibilbidea, Beltranen liburuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 5a, 02:00

Albokarien Topaketak gaur izango du jarraipena, egun osoko egitarau zaba­la­rekin. Aurten 20 urte be­te­tzen ditu topaketa honek eta urteurrenarekin bat egi­nez, Juan Mari Beltranek liburu berria aurkeztuko du: Alboka, inguru folkloriko­tik es­ko­letara. Goizeko 10:30e­tan izango da aurkez­pena, Milagrosan.

Albokaren bilakaera
Juan Mari Beltran urte luzez izan da Hernaniko Musika Eskolako irakaslea; alboka eta txalaparta ira­katsi izan ditu, besteak beste. Iaz jubilatu zen. Li­buru hone­tan, Her­na­niko alboka esko­lak 28 urtetan sortutakoa bildu du: «al­boka ikasteko bide bat jorratu dugu, meto­dologia bat landu dugu eta hori sartu dut», azaldu dio Kronikari. Atal edo gai desberdi­nak landu ditu: albokaren inguruko historia orokorra, 1960ko hamarkadako albo­kari erreferenteak, alboka­ren garapena, Hernaniko alboka eskola iraunkorra aitzindari eta erreferente izan dena, albokarien to­pa­keta, errepertorioaren mol­da­keta... 

Alboka eskoletarako liburua
Ariketak ere azaltzen dira liburuan; 100dik gora, hain zuzen. Horrez gain, 200 pieza inguruko erreperto­rioa ere bada. Eta liburuak, disko bat ere badakar, 63 piezakoa. De­­ne­tariko piezak daude, 1960ko hamarkadatik gaur egunera bitatekoak, guzti­ak so­na haundiko alboka­rienak. Liburua alboka eskole­ta­rako egokia dela dio Beltranek eta horixe izan dela helburua. Guztira 507 orri ditu: 400 euskeraz dira, jatorrizko bertsioan; eta 107 gaztelaniaz. Argazki eta irudiek presentzia haundia dute, azalpenak errazago barneratzeko.

15 urte ondoren, gustora
Beltran orain dela 15 urte hasi zen liburua sortzeko lanetan. Eta «nahi baino den­bora gehiago joan den arren», gustora dago emai­tza­rekin: «liburu txukuna argitaratu dugu azkenean». Bereziki, Ha­ritz Ezeiza egungo alboka irakasleak emandako la­guntza eskertu du eta baita Hernaniko Musika Eskolarena ere. Liburua, Oiartzungo Soi­nue­nea Herri Musika­ren Dokumentazio Zen­troa­­re­kin argitaratu du. Bertan eta Musika Eskolan eskuratu liteke.

Albokari Topaketa gaur

10:00, Albokari, panderojole eta Alboka zaleen elkarretaratzea, Milagrosa kaperan.

10:30, J.M. Beltranen  ‘Alboka, inguru folklorikotik eskolara’ liburuaren aurkezpena, Milagrosan.

12:00, Albokari taldeen kale bueltak Kaxkoko kaleetan zehar.

14:30, Herri bazkaria Albokariekin, Santa Barbara Elkartean. (Partehartzaile ez direnek, 20 euro)

18:00, ALBOKALDIA Tilosetan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroatik etorritako Albokari taldeen emanaldia. 

- Alboka egileen azoka erakusketa.

Eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin izango litzateke.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!