LOMCEren kontrako protesta, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 4a, 02:00

Gaur arratsaldean LOMCE legearen kontrako protesta ekitaldia egingo dute Hernanin. Kalejira moduan egingo dute protesta, eta 17:00etan abiatuko dira Plaza Berritik. Trikitilariak, batukada eta bertsolariak izango dira. Plaza Berritik udaletxera igoko dira kalejiran. LOMCE Sutara! da biharko lema, eta urriaren 12an Bilbon egingo den manifestazioaren bueltan antolatu dute. Hernanin mahai bat sortu dute gaiari buruz hitz egiteko, eta bertan dira hezkuntza eragile, sindikatu eta herritarrak. Haiek egin zuten deialdia, joan den asteartean. «Urrian onartuko dute LOMCE legea Espai­nian, eta martxan jartzen urte bat beharko dute. Euskera murriztu nahi dute, erlijioa sartu, haurrak Madriletik ebaluatu nahi dira... guk gure hezkuntza nahi dugu, hori da erremediorik onena».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!