Agin Laburu, larunbateko kanporaketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 3a, 02:00

Hernaniko bertso eskolako kideek larunbatean ekingo diote Bertso­lari Txapelketa Nagusiari. Bigarren kanporaketa izango da eta bertan parte hartuko du Agin Laburuk. Markina-Xemeinen izango da 17:30etan, udal pilotalekuan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean. Bertso eskolako beste 6 lagunek ere parte hartuko dute txapelketan: Maialen Lu­janbio, Unai Agirre, Iñaki Ze­laia, Beñat Gaz­telumendi, Aitor Mendi­lu­ze eta Jexux Mari Irazu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!