Kalejira eta ekitaldiak bihar, LOMCE legearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 3a, 02:00

Trikitilariak, batukada eta bertsolariak izango dira, 17:00etatik aurrera Plaza Berrin. Pintxo potea ere izango da tabernetan.

LOMCE legearen kontrako kalejira eta ekitaldiak izango dira bihar, 17:00etatik aurrera Hernanin. Espainiako Gobernuak LOMCE legea onartzekoa du urriaren bukaeran, eta hezkuntzako hainbat talde, eragile, sindikatu eta herritarrek oso kontra hitz egin dute. Manifestazioa ere deitu dute urriaren 12an, Bilbon. Euskal Herriko hainbat herritan eta Hernanin ere ekitaldiak deitu dituzte ma­nifestazioari begira. Herna­nin LOMCE sutara! izena ja­rri diote ekitaldiari, eta kalejira egingo dute, trikitilari, batukada eta bertsolariekin. Dena bukatzean, pintxo potea izango da herriko ta­bernetan. Taberna askok gaur dute pintxo-potea, eta ostiralera aldatu dute. Apea­derok jakinarazi du mantenduko duela gaurkoa ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!