Alwan Revolution taldeak Hernanin aurkeztuko ditu film laburra eta bideoklipa

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 3a, 02:00

Arrazismoaren kontra egin dituzten bi proiektu dira, eta larunbatean aurkeztuko dituzte Hernanin. Festa bat antolatu dute 10:00etatik 14:00etara, eta izango dira graffitiak, tailerrak...

arrazismoaren kontrako ekitaldia izango da larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Atsegindegin. Alwan Revo­lu­tion taldeak film labur bat eta bideoklipa egin ditu, arrazakeriaren kontra, eta Hernanin egingo du aurkezpen ofiziala.


6 gaztek egindako lana, aurreiritzien kontra
2013an hasi ziren lanean, sei gazte, Kolore Guztiak taldearen bidez elkar ezagutzen zutenak. Senegal, Donostia eta Marokokoak dira, eta erabaki zuten zerbait egitea etorkinekiko aurreiritzien kontra. Bi lan egin dituzte, irudia eta musika erabilita: Oyenos bideo­klipa, eta Tú decides film laburra. Urtebeteko lana izan da, eta dagoeneko interneten ikusi litezke, youtuben, oyenos alwan jarrita edo tu decides alwan jarrita. 1.000 bisitaritik gora izan dituzte.

Europako laguntza
Jovenes en accion programaren diru-laguntza lortu dute, Europar Batasuneko arrazakeriaren kontrako programarena, hain zuzen. Horrez gain, grabazioan 25 pertsonak parte hartu dute, eta Hondarribiko parketxean egin dute.

«Udalak erreztasunak»
Hernanin aurkeztuko dute egindako lana, larunbatean. «Aurkezpena Donostiatik ateratzea erabaki genuen, eta Hernaniko Udalak erraztasun asko eman zizkigunez, bertan egingo dugu». 10:00etan, graffitiak, txapa tailerrak eta abar. 11:00­etan Rolo y Monqui Gasteizko musika taldea. 11:45etan aurkezpen ofiziala, proiektuarena. 12:00­etan Resistencia Donos­tiako musika taldea. Ondoren, mikrofono irekiak, hamaiketakoa eta abar izango dira, 14:00ak aldera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!