Jaialdi erakargarria prestatu dute gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera. Hasteko, Promozio Txapelketako hirugarren partidua jokatuko dute Juanenea-Aizpurua IIIak eta Etxabe II-Labakak. Larunbatean, bi partidu jokatu ziren eta Ezkurra II-Saldias eta Etxabe II-Labakak lortu zituzten aurreneko lau puntuak. Horrez gain, estelar ikusgarria jokatuko dute gaur Ezkurra-Etxeberria IIIak eta Etxeberria IV-San Miguelek. Endika Barrenetxeak ere jokatuko du Matxin IIIarekin, Uterga-Ionen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!