Alboka kontzertua, hernaniarren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 3a, 02:00

Hernaniko Alboka taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 19:30etan, Biteriko Areto Nagusian. 12 kanta joko dituzte. Larunbatean Euskal Herriko albokariak Hernanin dute zita egun guztian.

alboka kontzertuarekin ha­siko da gaur, Hernaniko Al­bo­ka Topaketa, aurten 20ga­rren urtez egingo dena. Her­naniko Alboka taldeak antolatu du urtero festa hori, eta gaur, beraiek izango dira protagonista, Biterin eskainiko duten emanaldian.

Ikasleak eta ikasle ohiak
1994an sortu zen Alboka taldea, Hernaniko Musika Eskolaren barruan. Inguruko eskoletan haundiena eta erreferentziazkoa izan da talde hori, eta besteak beste, berak antolatu du 20 urtez Euskal Herriko albokarien topaketa. Gaur 12 kanta joko dituzte Biterin, 19:30etatik aurrera, eta bertan izango dira oraingo ikasleak eta ikasle ohiak.


Albokaren ibilbideari kiñua
Gaurko kontzertuan «kiñua» egin nahi diote albokak izan duen ibilbideari, eta etorkizuneko bide posibleei. Hauexek 12 kantak: Jota+ Po­­rru+Mar­txa, Gorro­txa­te­gi­ta­rren Jota+Po­rru+Martxa, Bal­tzo­lara bidean, Zirkinipez, Jaun­txoa, Txakur ber­dea, Leonen Orroak, Albo­ka­ren jotia, Martxa Errena, Sol-sol jota eta arina, Fandango Aparta eta Saltoka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!