Beste bi txapel Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 3a, 02:00

Ioritz Arrietak irabazi egin du Oñatiko Torneoa, eta Paul Ojuelek ere bai, Aizarnazabalgoa. Hernaniko taldeak bost txapel baditu.

Izaten dira pelotari batzuk irabazleak, eta horrelakoxeak dira Arrieta eta Ojuel. Aste­buru honetan bi txapel berri ekarri dituzte Herna­nira, Arrietak Oñatitik eta Ojuelek Aizarnazabaldik. Horrela, Hernaniko taldeak bost txapel pilatu ditu jadanik, eta denboraldiak hasi besterik ez du egin.

Oñatin, Peñasekin batean
Ioritz Arrietak 22-11 irabazi zuen finala, Arkaitz Peñas lizarratarra lagun zuela, Az­pi­ri eta Linzoainen kontra. Erraz xamar irabazi zuten finala, finalerdietako partidu gogorra eta gero. Arrietak bi txapel baditu aurtengo denboraldian. Paul Ojuelek azpeitiar bat lagun hartuta irabazi zuen Aizarnazabalgo Torneoa. Josu Uzkudun oso seguru aritu zen atzean, eta 22-13 irabazi zuten Urretabizkaia eta Murgion­doren kontra. Ojuelek asko asmatu zuen aurrean, eta 11-10 joan eta gero, aidean joan ziren 22garren tantora. Den­bo­raldiko aurreneko txapela, her­naniarrarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!