Xakea Hernanin, udazkenean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 1a, 02:00

Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia urriaren 13an hasiko da eta azaroaren 24an bukatu. Apuntatzeko, urriaren 10a baino lehen.

Hemen da berriz ere Her­na­niko Xake Txapelketa he­rrikoia, eta igandero izango dira partidak Zumitza tabernan, urriaren 13an hasi eta azaroaren 24ra bitartean. Hilabetetik gora iraungo du txapelketak eta parte hartzera deituta daude xakea gustoko duten guztiak.

Joko sistema suitzarra
Beti bezala, sistema suitzarra erabiliko dute txapelketarako. Irabazten duenak puntu bat, tablak eginez gero puntu erdi, eta galduta zero. Hortik aurrera, bakoitzak berak adina puntu dituztenen kontra jokatuko du beti, eta horrela, partidak parekatuak izango dira.

Zazpi jardunaldi izango dira: urriak 13, 20 eta 27; azaroak 3, 10, 17eta 24. Bakoi­tzak bi atseden hartu ahal izango ditu, beti ere, azken bi jardunaldietan ez bada, eta antolatzaileei aurreko igandean jakinarazten ba­zaie. Atsedenagatik puntu erdi jasoko du jokalariak.

Partida astez jokatu ahal izango da, bi jokalariek hala erabakitzen badute.

Izenematea zabalik
Apuntatzeko, urriaren 10era arte, Zu­mi­tzan. Pre­zioa, 5 eu­ro. Dohai­nik langabetuek, ikasleek, 18 urtez beherakoek eta 65etik gorakoek. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!