Manifestazioa larunbatean, Herriraren kontrako operazioa salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 1a, 02:00

Bilbon egingo dute manifestazioa, larunbatean, 17:30etan. Atzo hainbat taldek eta elkartek prentsaurrekoa eman zuten Bilbon.

Herrira mugimenduaren kontrako polizia operazioa izan zen atzo, eta 18 lagun atxilotu zituen Guardia Zi­bilak; horietako 10 lagun Her­­naniko Herriraren egoitzan. Operazio hori salatzeko manifestazioa deitu dute da­torren larunbatean, 17:30­etan, Bilboko Casillatik abiatuta. Atzo hainbat eta hainbat talde elkartu ziren Bilbon, Herrirako kideei babesa eman eta polizia operazioa salatzeko. Bertan, euskal herritar guztiei dei egin zieten Bilbora joateko, eta «beste marea urdin» bat sor­tzeko, larunbatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!