Munduko hainbat bazterretako kantak entzun zituen ostiralean Leoka labaderora inguratu zenak. Garbiñe Insausti ahotsean eta Iñaki Salvador pianoan, ez nolanahiko bikotea, jendearen gozamenerako. Labadero aurrea leporaino zela jauzika eman zioten munduari buelta, Nemekitepá emanaldiarekin.
Kontzertu horrekin aurkezpena egin zaie aurten ere Berdintasun Sailak antolatzen dituen Jabetze Eskolei. Aurten ere lau ikastaro antolatu dituzte emakumeentzat, eta horrez gain, garai berean antolatu da gizonezkoentzako ikastaro bat ere. Izenematea zabalik, ostirala bitartean. Informazio gehiago nahi duenak: maialen-a@hernani.net edo 943 33 70 17.