Adrian eta Iturraldek puntuak, Bidasoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 30a, 02:00

Irailaren 22an Elkartearteko Arrantza Txapelketa jokatu zen Bidasoan eta Txantxangorri elkarteak puntuak lortu zituen Luis Adrian eta Josetxo Iturralderi esker. Adrianek 524 gramoko pieza arrantzatu zuen eta 14garren geratu zen. Iturraldek 333 gramoko arraina arrantzatu zuen eta 22garren geratu zen. 168 arrantzaletatik 44k bakarrik lortu zituzten puntuak. Bestalde, Iturralde sailkapenean goiko postuetan dabil. Intxaurrako txapelketan ere, lortu zituen puntu batzuk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!