Irailaren 21ean, Espainiako Txapelketa jokatu zen 10km-ko bidean, Ribadesellan (Asturias), eta Hernaniko atletak txukun ibili ziren. Xabier Barberenak beteranoen M 45 kategorian hartu zuen parte eta 37:11ko denbora egin zuen. Txelu Del Solek, berriz, beteranoen M 40 kategorian, 39:13ko denbora egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!