Argazki Rallyko sariak banatu zituen Fotoforumek ostiral iluntzean. 7 sari banatu ziren eta helduetan, Igor Gastesik jaso zuen bilduma onenaren saria. Gaztetxoetan, berriz, Ganix Martinek. Helduetan beste hiru sari ere banatu ziren: Luis E. Larrakoetxeak bigarren bilduma onenaren saria jaso zuen, Xabier Arnaizek hernaniar baten bilduma onenaren saria eta Pilar Aguayok Rallyko argazki onenarena. Gaztetxoetan, Irene Martinek argazki bitxienaren saria jaso zuen eta Erik Gonzalezek, argazki atseginenarena. Denera, 46 lagunek hartu zuten parte Rallyan: 36 helduk eta 10 gaztetxok.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!