Arrieta eta Aizpitartek bigarren garaipena, igoera borrokatzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 30a, 02:00

Gipuzkoako Txapel­ke­tako hirugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan eta Hernaniko pelotariek emaitza onak lortu dituzte. Denera, 4 garaipen eta 3 porrot. Senior aurreneko mailan, Arrieta eta Aizpi­tartek bigarren garaipena lortu dute, 22-9 irabazita Bergarari. Maila horri eusten badiote, Ohorezko Mailara igo eta txapelak lortzeko helburua beteko dute.
Maila berean, Urkizu eta Lizeagak galdu egin zuten, bigarren partidua jarraian. 22-18 galdu zuten Belokiren kontra. Hori horrela, mailaz igotzeko aukera zaildu egin zaie, baina oraindik bada aukera.

Pagola eta Lazkano
kadeteek, 3 garaipen

Bigarren mailako jubeniletan, Loiarte eta Cisnerosek ere bigarren garaipena lortu dute eta aurreikusitakoa betetzen ari dira. Horri eu­tsiz gero, azken fasean sar­tzeko aukera izango dute.
Pagola eta Lazkano, bigarren mailako kadeteak ere, oso fuerte dabiltza; jokatutako hiru partiduak irabazi dituzte. Hala jarraitzen badute, azken fasean sartzea lortuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!