Barricadaren abesti batek dioen bezala, «gaurkoa, rock&roll gaua da». Eta halaxe izan zen larunbat gaua; Hernanin aspaldi izan den kontzerturik jendetsuena. Lau taldek jo zuten Rock Fest jaialdiaren barruan: Aski da (Orereta), The Zepo (Hernani), Gaur ez (Iruñea) eta Barricada historikoak (Iruñea).
Iluntzetik aurrera hasi ziren kontzertuak Atsegindegin eta girorik ez zen falta izan hasieratik. Dena dela, gauerdian beste era bateko mugimendua izan zen. Lepo bete zen plaza; Barricadak noiz joko zain zeuden denak. 15 minutu beranduago, tabladu gainean ziren Boni, Alfredo, Ander eta Ibi. Garai bateko abesti mitikoak eta berrienak jo zituzten 2 orduko emanaldian. Bestalde, 30 urteko ibilbidea ez du alferrik taldeak eta irudi polita utzi zuen: 3 generazio batera, eta guraso eta seme-alabak leku berean parrandan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!