Inmigrazioaren eta etorkinen inguruan aurreiritziak eta zurrumurruak sortzen dira egunerokotasunean eta horren aurrean, tailerrak antolatu ditu Hernaniko AMHER-SOS Arrazakeria elkarteak. Zurrumurruak argitzeko tailerrak izango dira. Denera lau saio izango dira, Biterin. Aurrenekoa, larunbat honetan bertan izango da. Landuko den gaia, honakoa: Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Begirune taldeko Xabier Alberdik zuzenduko du. 18:00etan izango da Biterin.
Urriak 4 (18:00)
Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak
Xabier Aierdi (Begirune)
- Zer da kultura?
- Identitatea eta aniztasunaren
eraikuntza Mendebaldean.
- Aurreiritzia, estereotipoa eta
zurrumurruaren definizioa.
- Estereotipoen, zurrumurruen eta aurreiritzien sorrera eta zabalpena.
Urriak 10 (19:00)
Zurrumurruei erantzuten
Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria)
-Hernanin izaten diren zurrumurru nagusien azterketa.
- Gaur egun zurrumurruekin egiten den erabilera eta arrazoiketa. Azterketa politikoa.
Urriak 23 (18:00)
Zurrumurruak kudeatzeko komunikazio eta emozio estrategiak
Raquel Moreno (D-CAS)
- Zergatik da hain zaila zurrumurruak desegitea? Enpatia, abiapuntu.
- Nola aurre egin zurrumurru bati?
Zalantza erein, jarrera baikorra, komunikazio gaitasuna...
- Erantzuteko estrategiak
Azaroak 7 (18:00)
Zer egin dezakegu Hernanin Zurrumurruen aurka?