Indarrean dabiltza jokalari gazteak. Atzo hala erakutsi zuten Ordiziaren aurkako derbian. Bestetan baino jokalari gazte gehiagorekin jokatu zuen Hernanik; bik debutatu egin zuten, eta hala ere, 4 entsaio egin zizkioten Goierriko talde sendoari. 42-24 galdu arren, bonuseko puntuarekin etxeratu ziren trikoloreak. Gainera, markagailuak adierazten duena baino lehia parekatuagoa izan zen.
Eskasetan eta uztartzetan, Hernani hobeto
Hernani, Ordizia baino hobeto ibili zen aurreko jokoan. Eskasetan eta uztartzetan ere nagusi izan zen. Ordiziak jokalari profesionalak ditu eta horrek markatu zuen batez ere aldea. Jokaldi indibidualetan nagusitu ziren.
Hernaniko entsaioak honako jokalariek egin zituzten: Jon Otxotorena, Mikel Orbegozo, Ion Olano eta Iñaki Leonet. Igor Genuak bi gauzaketa egin zituen.
Zaletuen bultzada
Hernaniar asko gerturatu zen atzo Ordiziara, derbiaz gozatu eta taldeari bultzada ematera. Giro ederra izan zen.
Hurrengo partidua larunbatean jokatuko da Landaren, Gernika izango dute aurrez aurre. Norgehiagoka arratsaldeko 17:00etan hasiko da.