Erregional Ohorezko Mailako taldeak 0-0 berdindu zuen atzo Aretxabaletaren aurka. Aurreneko zatia oso parekatua izan zen, baina bigarren zatian Hernani nagusitu zen. 3-4 aukera garbi izan zituzten, baina ez zuten asmatu. Azkeneko bi partiduetan, Hernaniri ez diote golik sartu eta taldea indarra hartzen ari da defentsan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!