Ongintza Udal Patronatuak ikastaro bat antolatu du menpekotasuna duten adinekoen zaintzaileentzat, Diputazioarekin eta Matiarekin. Sendian Programaren barruan antolatu dute eta helburua da, zaintzaile horien osasuna zaintzea. Ikastaro honetan, emozioak nola gestionatu erakutsiko dute: emozioek zaintzan duten funtzioa; dolua nola eraman; autoestimua nola sendotu; eta emozioak okertzea nola saihestu.
Izena eman behar, aurrez
Saioak gazteleraz eta euskeraz izango dira. Gazteleraz, datorren astean hasiko dira eta urrian zehar asteazkenero izango dira. Azaroan euskeraz izango dira ostegunero. Ordua: 15:00-17:30 (Biterin). Izena eman behar da aurrez: 943 55 78 54.