Egun osoko festa bihar, tolaretako lanen hasiera ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 28a, 02:00

Sagar Uzta ospatzen ari da Astigarraga egun hauetan. Bihar izango da egun haundia. Aurtengo berritasuna, gazta dastaketa gidatua.

Sagarra bildu eta tolaretako lanei ekiteko garaia da eta hori ospatzen ari dira Astiga­rragan. Urtero bezala, Sagar Uzta jaialdia antolatu dute. Ostegunean hasi ziren pintxo-potearekin. Sagarraren eratorriekin egindako pintxoak probatzeko aukera izan zen. Atzo, berriz, Euskal Herriko sagarren kata gidatua egin zuten Roxario Jatetxean. Dena dela, egun potoloa biharkoa izango da.

Aurreneko muztioaren elaborazioa
Plazan izango da festa bihar, goizetik arratsaldera bitarte. Sagar tarta lehiaketa eta argazki lehiaketa izango dira hasteko. Ohi bezala, aurtengo uztako aurreneko muztioaren elaborazioa ere egingo dute eta probatzeko aukera ere izango da. Horrez gain, sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa egingo dute. Eta aurten, berritasun bezala, gazta dastaketa gidatua antolatu dute.

EGITARAUA
Ekintza guztiak Plazan.
10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian.
10:30-12:00 VI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean
izen-emateak frontoian.
11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua haur eta helduentzat
(izena emateko: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com).
11:00-13:30 Haurrentzako
tailerrak eta jolasak.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
- Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
- Sagardo dastaketa.
- Saski, txertaketa, etabarren
erakustaldiak.
- Produktu gastronomikoen
salmenta.
- Muztio dastaketa herrian zehar karreto barrika eta trikitilariekin.
11:00 2013 uztako lehen
muztioaren elaborazioa. Sagar
biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa.
13:30 Sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa.
14:00 Sagar tarta lehiaketa eta sagar bilketa sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!