Hilabeteko azken larunbatetan Bigarren eskuko azoka izan ohi da Atsegindegin (10:30-13:30) eta gaur ere ez du hutsik egingo. Dena dela, horrez gain, Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez, Bigarren eskuko bizikleta azoka antolatu du Udalak Urbieta kalean. Egoera onean dauden bizikletak erosteko aukera ederra izango da, prezio merke-merkean. Mugikortasunarekin lotutako beste objetuak ere izango dira: patinak, patineteak, kaskoak... Azoka 10:30etatik 13:30etara izango da.
Gehienez, 300 euro
Edonork eraman ditzake saldu nahi dituen bizikletak eta osagarriak azokara. Horretarako ordua, 09:00etatik 10:30etara. Jabearen datuak hartuko dira eta honek saldu nahi duen prezioa finkatuko du; gehienez, 300 euro.