Aurreneko derbia, Ordizian

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 28a, 02:00

Hernani eta Ordiziaren arteko lehia izango da gaur Altamira zelaian, 16:00etatik aurrera. Bi taldeek pareko hasi dute liga eta puntu bateko aldeagatik bakarrik daude aurretik ordiziarrak.

Denboraldiko aurreneko derbia jokatuko da gaur, Ordizia eta Hernaniren artean. Partidu interesgarria izango da. Bi taldeek pareko hasi dute denboraldia. Lehenengo jardunaldian biek galdu zuten eta bigarrenean biek irabazi. Puntu bakarreko aldea ateratzen diete ordiziarrek trikoloreei. Horrez gain, aldaketa ugari izan ditu Goierriko taldeak, Hernaniren moduan. Axio Arañaren ordez, Santos Regil ari da gidaritza lanetan. Horrez gain, urtetan taldean pisu haundia izan duten jokalariek taldea utzi dute. Eta aurreko urtean atzerritik fi­txatutako jokalari esangura­tsuek beste liga haundiagoetara salto egin dute. Horren aurrean, hainbat fitxaketa ere egin dituzte ordiziarrek: Jeremias Palumbo argentinarra, Muagututia hirugarren lerroko samoarra, Lomax harroina eta Chipman bigarren lerroko Zelanda Berritarrak, eta Steyl hiru laurdeneko hego afrikarra.

Guztiz egonkortu gabe
Ordiziarrek talde sendoa osatu dute, baina oraingo partiduetan ikusi denez, taldea guztiz egituratu gabe dago. Hernaniarrek, berriz, talde gazte eta freskoa osa­tzen dute eta ligako bi partiduetan maila ona eta itxura serioa eman dute. Gogotik bultzatzera joango dira gaur Altamirara. Partidua, 16:00etan hasiko da.

Emakumeak Durangon
Emakumezkoen taldea Euskadiko VIIko Txapelketa jokatzen ari da eta gaur bigarren jardunaldia jokatuko du Durangon (Harripauseta).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!