Tiraldia izango da bihar goizean, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 27a, 02:00

Urnietako Sanmiel jaien barruan Bola Txapelketa antolatu dute bihar. Gipuzkoa mailako txapelketa izango da eta bertan izango dira Hernaniko bolariak. Tiraldia, goizeko 09:30etatik 11:00etara izango da, Urnietako bolatokian. Brila gehiena botatzen dituenak 60 euro, txapela eta urdaiazpikoa irabaziko ditu. Aurreneko bostentzat izango dira sariak, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!