Aurreneko aldiz parte hartu, eta txapela eraman. Aurten, Aiako Izeta sagardotegiak lortu du Kizkia taldeko txapela. Gipuzkoako 20 sagardotegitako sagardoak ibili dira lehian, hiru aste iraun dituen txapelketan, eta asteazkenean izan zen finala. Izetak 153 puntu lortu zituen. Bigarren postuan Petritegi sagardotegia geratu zen eta hirugarren postuan, Lizeaga. Azken hauek, berdinduta geratu ziren 150,5 punturekin eta desenpatean, puntu erdiko aldea atera zuen Petritegik. Hiru sagardotegiek, Eusko Label ziurtagiria dute. Finalean, 50 lagun inguru elkartu ziren bazkari eder baten bueltan, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Alorrenea, Urdaira eta Irigoien izan ziren beste finalistak. Lehiaketan parte hartu dute Hernaniko Itxasburu eta Oialume Zar sagardotegiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!