Gipuzkoako Txapelketako lau partidu jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek eta bi, Kiroldegian jokatuko dira 20:00etatik aurrera. Seniorretan: Arrieta-Aizpitarte/Bergara. Jubeniletan: Loiarte-Cisneros/Ziortza. Oiaga-Murgiondo seniorrek, berriz, Andoainen (20:30) jokatuko dute Gaztelekuren aurka eta Pagola-Lazkano kadeteek Oiartzunen (19:15), Oiarperen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!