Herrirak gaur erakutsiko du herri bat geldirik ez egoteak ze garrantzia duen

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 27a, 02:00

Hilabeteko azkeneko ostirala da gaur eta ohi bezala, ekitaldia antolatu du Herrirak preso eta iheslarien eskubideen alde. Gaurko ekitaldian erakutsiko dute, herri bat geldirik ez egoteak ze garrantzia duen. Horretara­ko, mugi­men­dua­re­kin jokatuko dute. «Pixkanaka jendea gero eta gutxiago mu­gitzen da, gutxiago ateratzen da kalera, gutxiago hartzen da parte mobilizazioetan eta desaktibazioaren aurrean, mugimendua bultzatu nahi dugu gaurko ekitaldiarekin», azaldu dute Herrirako kideek.
Hitzordua 20:00etan jarri dute Plazan eta momentuan emango dituzte azalpenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!