Emakumeentzako Jabetze Eskolak hastear dira eta azken urteetan bezala, emanaldi berezi bat eskainiko dute Leokan, emakumeen lana gogoratuz. Emanaldia gaur izango da eta Garbiñe Insausti musikari eta aktore hernaniarraren eta Iñaki Salvador musikari donostiarraren eskutik izango da. Nemekitepá emanaldia estreinatuko dute. Gaueko 22:00etan hasiko da.
Udal Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak antolatu dituzte Jabetze Eskolak eta emanaldia.
Jazza, tangoa, euskal kantak...
Nemekitepá bidaia bat da, ibilbide musikal bat, eta leku batetik bestera bidaiatzeko aukera izango da melodia desberdinen bitartez. Paris eta bere Chanson Françaisetik, ipar-ameriketako jazzera, Buenos Aireseko tangora, Brasileko bossa novara... eta buelta euskal kantuetara. Insaustik ahotsa jarriko dio emanaldiari eta Salvador pianoan ariko da.
Portuko bidea itxita
Emanaldia dela eta, Larramendi kaletik Portura doan bidea moztu egingo da Leoka labaderoaren parean, gaueko 21:50etatik 23:30etara.
Ikastaroetan izen ematea
Jabetze Eskolako ikastaroetan apuntatzeko, izen ematea zabalik dago urriaren 4ra arte. Informazioa: 943 33 70 17.
IKASTAROAK:
-Bertso-eskola feminista
Azaroak 29, abenduak 6 eta 13.
17:00-21:00 (12 euro).
- Gorputza eta desira:
tratu ona
Urriak 19, azaroak 9 eta 30, eta abenduak 14.
10:00-13:30 / 15:00-17:30 (24 euro).
- Plazer ezkutua: gorputza eta tratu ona
Urriak 26, azaroak 23, abenduak 7 edo 15, eta urtarrilak 11.
16:00-20:30 (16 euro).
- Bestelako historia da.
emakume idazleak eta
nobela historikoa
Urriak 17 eta 31, azaroak 14
eta 28, eta abenduak 12.
18:30-20:30 (10 euro).