Nazioarteko harremanei barre

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 26a, 02:00

- Amaia Garcia -
elcirculodelfotograma.com

Zinemaldia hasi baino lehen, Bertrand Tavernierren ‘Quay d’Orsay’ filma ikus­teko gogo asko genuen. Gaia oso inte­resgarria egiten zitzaidan, Frantziako atzerri mi­nis­troaren satira. Nire aurreikuspenak bete ziren filma ikusterakoan, eta une honetan Sail Ofizialeko film gogokoena da. NBErako diskurtso baten prestaketaren inguruan dantza egiten du istorioak. Heraklitoren aipuak funtsezko bihurtzen dira diskurtsoa egiteko, film osoan zehar irakurtzen ditugunak. Nazioarteko harremanen burla aparta da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!