Hego Euskal Herriko pentsiodun eta jubilatuen plataforma sinadurak biltzen ari da pentsiodunen eta 65 urtetik gorakoen errezetak dohainik izan daitezen, orain arte bezala (lege berria aplikatu aurretik). Eta Gipuzkoako elkarteko kideak Hernanin izango dira gaur eta bihar. Gaur ferian egongo dira egun osoan eta bihar 19:00etatik 21:00etara Gudarien plazan.
«417 botika berriz errezeta gorriekin eta dohainik»
Pentsiodunen eta jubilatuen errezetak dohainik izatea eskatzeaz gain, errezeta gorrien zerrendatik atera dituzten 417 botikak berriz ere zerrendan sartu eta lehen bezala dohainik izateko eskatzen dute: «lehendik ere gure lanaren bidez eta kotizazioaren bidez soberan ordainduta dauzkagula uste dugu», diote.
Jakinarazi dute, Eusko Jaurlaritzari erreklamazioa egiteko, erositako botika guztien tiketak eta egiaztagiriak gordetzeko (farmaziako seilua, data eta sinadura).