Aerodantza-kizumba helduentzat bihar, eta aerodantza umeentzat larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 26a, 02:00

Sasoikok bi saio antolatu ditu, dohainik. Bihar, aerodantza-kizumba probatzeko aukera izango da 20:00etatik 21:00etara, ariketa aerobikoa eta dibertsioa musikaren erritmora. Larunbatean, berriz, aerodantza izango da 8-12 urteko umeentzat, 11:00etatik 12:00etara. Autoespresioa eta psikomotrizitatea landuko dituzte musikaren bidez. Interesatuek izena eman behar dute aurretik: 943 33 1 183, 656 721 492 edo www.sasoiko.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!