Joan den asteburuan, Estatuko Txapelketako azken proba jokatu zen Miranda de Ebron eta Iker Lujanbio zazpigarren postuan geratu da, orokorrean. Azken proba honetan zortea ez zuen aldeko izan. Hasieratik, arazo mekanikoak izan zituen. Hala ere, sailkapen mangetan ondo aritu zen eta zuzenean sailkatu zen finalera, zazpigarren postua lortuta. Finaleko bigarren itzulian berriz, arazo mekanikoek aukerarik gabe utzi zuten piloto hernaniarra, eta ezin izan du urte guztian lortutakoa islatu (4garren postua lortzeko aukera zuen).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!