Elektrizitatea-Elektronika eta Fabrikazio Mekanikoko ikastaroak, dohainik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 25a, 02:00

Ikasturte berriari begira, Hernani BHIk ikastaroak eskainiko ditu 16 urtetik gorako langile eta langabetuentzat. Zazpi ikastaro Elektrizitatea-Elektronikakoak izango dira eta beste zazpi Fabrikazio Mekanikokoak. Ikastaro hauek %100ean subentzionatuak dira Hobetuz eta Eusko Jaurlaritzako Hezkun­tza Sailari esker; beraz, ikasleak ez du ezer ordaindu behar. Ikastaroa bu­katzean ziurtagiria lortuko da, homologatua, hau da, Europako edozein lekutan balioko duena. Izena emateko: Karmelo Labaka, www.hernanibhi.com edo 943 55 19 58.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!