Udalak bost lanpostu eskainiko ditu, Gipuzkoako Diputazioarekin lankidetzan, eta apuntatzeko epea zabalik dago urriaren 4ra arte. Bost hilabeteko lanpostuak dira, azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitartekoak. Honakoak dira lanpostuak: 2 igeltsero, lehen mailakoak (9.maila); 2 landazain laguntzaile (5. maila); eta eraikuntzarako peoi bat (5.maila). Bi baldintza bete behar dira: langabezian egotea eta euskera ezagutza jakin bat izatea, A-2 maila (ahozkoan). Apuntatzeko: Udal erregistrora joan behar da, astelehenetik ostiralera (09:00-13:00 / 15:00-20:00). Informazio gehiago: 943 33 50 21 edo www.hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!