Igeriketa taldea gogotsu hasi da entrenatzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 25a, 02:00

Igeriketa taldeak hasi du denboraldi berria. Irailaren 11n taldeko argazkia atera zuten eta igerilari bakoitzari jakinarazi zitzaion bere entrenamendu eguna eta ordutegia zein izango den.
Taldeko arduradunak gogotsu daude denboraldi berriari begira eta aurtengoa ere, orain artekoak bezain txukuna izatea espero dute.
Horrez gain, azaldu dute, taldea martxan egon arren, oraindik aukera badela taldeko partaide izateko. Horretarako, interesatuek igerilekura jo behar dute, 18:00etatik 20:00etara, eta entrenatzaileari jakinarazi (Jon Ander).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!