Garbiñe Insausti eta Iñaki Salvadorren emanaldia, Leokan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 25a, 02:00

Azken urteetan bezalaxe, emanaldi berezi bat antolatu dute Leoka labaderoan, Ema­kumeentzako Jabetze Eskolei hasiera emateko. Emanaldi hori ostiralean izango da 22:00etan. Garbiñe Insausti musikari eta aktore hernaniarrak eta Iñaki Salvador musikari donostiarrak Nemekitepá emanaldia eskainiko dute.
Nemekitepá, bidaia bat da, ibilbide musikal bat. Bertan, leku batetik bestera bidaiatzeko aukera izango da melodia desberdinen bidez. Paris eta bere Chanson Française­tik, ipar-ameriketako jazzera, Bue­nos Aireseko tangora, Bra­sileko bossa novara... Insaustik ahotsa jarriko dio emanaldiari eta Salvador pianoan ariko da.

Lau ikastaro
Lau ikastaro antolatu dituzte Udal Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak  Ja­betze Eskolen barruan: Ber­tso eskola feminista, Gorpu­tza eta desira, Plazer ezkutua eta Bestelako historia da. Urria eta azaroan izango dira eta izen ematea zabalik dago urriaren 4ra arte. Infor­mazioa: 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.net. Haur­tzain­degi zerbitzua ere bada.

Larramendi kaletik Portura doan bidea moztuta egongo da Leoka parean (21:50-23:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!