Entrenatzeko hilabete, titulua lortu aurretik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 25a, 02:00

Iazko arrakasta ikusita, Ba­kailu Astea antolatu dute aurten ere Berriak elkarteak, Do­nostialdea Turismogu­ne­ak eta Udalak, herriko merkatari eta ostalarien laguntzarekin. Bigarren Ba­kailu Astea urriaren 14tik 20ra izango da eta iaz bezala, Bakailua pil-pil erara lehiaketa ere an­to­latu du­te azken egunean. Atse­gin­de­gin izango da 11:00e­tatik 12:30e­tara eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar du­te aurretik. Bikoteka hartu behar da parte eta gehienez, 25 bikotek eman dezakete izena. Be­ran­­duenez, urriaren 11n eman daiteke izena, lekurik geratzen bada.
Beraz, bakailu prestatzaile one­­naren titulua lortzeko, hila­be­te besterik ez da gera­tzen az­ken truko eta ikutuak ikasteko.

Hiru onenentzat sariak
Izen ematea dohainik izango da eta zenbait material antolatzaileek jarriko dituzte: 2 kilo bakailu, mahaia, egurrezko ohola eta mantala. Beste osagaiak (sua, kazola...) norberak eraman beharko ditu.
Prestatutako bakailuak antolatzaileen esku geratuko dira eta ondoren pintxotan banatuko dituzte.
Hiru hoberenak izango dira sarituak eta lehiaketan parte hartzen dutenen artean, 2 pertsonentzako afaria ere zozketatuko da (Herna­niko jatetxe batean).

Izena emateko, bi bide
Parte hartu nahi dutenek bi bide dituzte izena emateko: gurutze-a@hernani.net eta
943 33 70 28.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!