‘Lento proceso’ liburuaz hitz egiteko elkartuko dira aurreneko solasaldian

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 25a, 02:00

Udako geldialdiaren ostean, Literatur Solasaldiak martxan jarriko dira urrian. Udaz­ke­nerako, bost liburuko egitaraua prestatu du Udal Libu­rutegiak. Aurreneko solasaldia urriaren 9an izango da eta Lento proceso liburuaz hitz egiteko elkartuko dira. Lento proceso liburua, Jose Luis Canchorena da, hau da, gaztelaniazko liburuen solasaldietan dinamizatzaile lanetan aritzen den idazlearena, eta bera han dela, liburua sakonago aztertzeko aukera ederra izango da. Ohi bezala, solasaldiak 19:30etatik 21:00etara izango dira, Liburutegian.

Urriak 15: ‘Abuztuaren 15eko bazkalondoa’

Hurrengo solasaldia urriaren 15ean izango da. Euskeraz izango da, Ane Mayoz dinamizatzailearekin. Joxe Aus­tin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa landuko dute.

Azaroan eta abenduan,
gainerakoak

Beste hiru solasaldiak azaroan eta abenduan izango dira: azaroaren 13an, John Wi­lliamsen Stoner; azaroaren 19an, Karmele Jaioren Ez naiz ni; eta abenduaren 17an, Luigi Pirandelloren Sei per-tsona autore bila.

Aurreneko aldia bada eta liburua eskuratu nahi bada, Liburutegira jo
Inoiz parte hartu ez duena eta liburua eskuratu nahi duena  Liburutegiarekin jarri daiteke harremanetan: 943 552 966 edo liburutegi@hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!