Naziak Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 24a, 02:00

- Amaia Garcia -
‘elcirculodelfotograma.com’

Fikzioa alde batera utziz dokumental anitz interesgarri batean murgiltzeko aukera izan dut. Bigarren gerrate mun­dialean Bidasoaren bi aldeetan gertatutakoa azaltzen digu `Esbastika bat Bidasoan´ filmak. Tropa alemanak iritsi ziren Hendaiara, baita Donostiara ere, baina bertan ez zeuden gerrarako, opor txiki batzuk ziren eta. Dokumental honetan, alemanek Euskal Herriaren inguruan sortutako teoria bitxi bat agertzen da. Pentsalari nazi batek etnien subiranotasuna garatu nahi zuen, euskaldunak kontuan hartuz. Hori, Alemaniak gerra irabaziz gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!